Euskarazko yoga saioetan izena eman daiteke Getxon

Iker Rincon Moreno 2023ko ira. 26a, 13:20

Aurrez aurre yoga euskaraz egiteko ikastaroa antolatu ditu aurten ere Getxoko Egizu elkarteak. Saioak urritik ekainera bitartean izango dira, Hasier Rekondo irakaslearen eskutik, astelehen eta eguaztenetan, 19:40etik 21:10era, Algortako Aldai Patronatuan (Karitate kalea, 1). Lehenengo klasea urriaren 2an izango da eta oraindino ere izena eman daiteke.

Antolatzaileek ohartarazi dutenez, euskaraz ulertu eta berba egitea beharrezkoa izango da parte hartzeko. Interesa dutenek 120 euro ordaindu behar izango dute hiruhilekoan, eta beharrezkoa izango dute estera eta manta bana eroatea klaseetara.

Izena emateko 722 789 302 telefonora deitu beharko da, edo egizugetxo@gmail.com helbidera idatzi.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun