Garazi Basterretxea Bareak gidatutako txoko hori mistoa izango da, eta testuak eta dinamikak ikuspegi feministatik hautatuko dituzte. Saioak hilean behinekoak izango dira, bigarren eguenetan, 19:30etik 21:00etara. Lehenengoa datorren astean izango da, urriaren 5ean; hurrengoak honako datetan izango dira: azaroak 8, abenduak 12, otsailak 8, martxoak 7, apirilak 11, maiatzak 9 eta ekainak 6.
Izena emateko 722 78 93 02 telefono zenbakira deitu beharko da, edo egizugetxo@gmail.com emailera mezu bat bidali.