Familia Eskolaren doako ikastaroetan izena emateko aukera dago

Erredakzioa 2023ko ira. 27a, 11:13

Getxoko Udalak adikzio-jarreren arriskuak eta heziketa emozionala kudeatzen laguntzeko antolatutako Familia Eskolaren ikastaro gaiak ikastetxeetara itzuliko dira. Horietako tailer bat online izango da eta bi euskaraz. Oraingo hiruhilekoaren gaiek familiei gai batzuk jorratzerakoan sortu ohi diren zailtasunak kudeatzeko baliabideak eskainiko dizkiete, esate baterako, heriotza, adikzioak, banaketak, genero estereotipoak edo bullying gaiei buruzkoak. 

Doakoak izango diren ikastaroak urriaren 9an hasiko dira eta abenduaren 19an amaitu, Romo, Nuestra Señora de Europa, Azkorri, Zubileta eta Zabala ikastetxeetan; Julio Caro Baroja institutuan eta San Nikolas ikastolan.

“Getxoko ikasleen familiei zuzendutako ikastaro horien helburua da familiei laguntzea seme-alaben hezkuntza emozionala eta mendekotasun-jokabideen arriskuak kudeatzen. Ezarritako aldaketekin saioetan pertsona gehiagok parte hartzea erraztu nahi dugu”, azaldu du Carmen Diaz Gizarte Kohesioko zinegotziak.

Datozen asteotarako antolatutako tailerrak hurrengoak izango dira:

  • Urriak 9 eta 10: Educar en positivo implica no poner límites?
  • Urriak 16: ¿Cómo gestionar en casa una separación?
  • Urriak 23: Bullying.
  • Azaroak 6 eta 7: El sexo. ¿un tema tabú en las familias?
  • Azaroak 13: Adingabeak sarean: gehiegizko esposizioa eta segurtasunaren garrantzia.
  • Azaroak 20 eta 21: "¿Cómo influyen las redes sociales en la autoestima de los y las adolescentes?".
  • Azaroak 28: "Cómo hablar de la muerte con nuestros hijos e hijas".
  • Abenduak 4: "Ezagutzen ditugu gazteek kontsumitzen dituzten drogak?".
  • Abenduak 11: "Técnicas prácticas para trabajar las situaciones de conflicto con tus hijos e hijas".
  • Abenduak 18 eta 19: "Cómo decidir los regalos de navidad sin caer en los estereotipos de género".

Doako ikastaroetan parte hartu ahal izateko aurretiaz izena eman beharko da Gurasoen Eskolen elkarteek edo eskolek bidaliko duten online inprimaki baten bitartez. Informazio gehiago gurasoeskolakgetxo@gmail.com helbidean Seme-alabak argitalpenean, www.getxo.eus udal webgunean eta 944 444 2 49 telefono zenbakian dago.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun