Udalerrian komun publiko gehiago jartzeari lotutako proposamena izan da bozkatuena 2024ko aurrekontu parte-hartzaileen proiektuak lehenesteko fasean. Bigarren fase honetan 1.132 bozketa baliodun zenbatu dituzte (aurreko edizioan baino % 88,98 gehiago). Horietatik, 935 paperean eta 197 modu elektronikoan, “Zeugaz” plataformaren bidez. Hala, Mikel Erkoreka Gobernu Irekirako eta Komunikaziorako zinegotziak nabarmendu duenez, “parte-hartzeak nabarmen egin du gora, eta, gure ustez, herritarrek gero eta interes handiagoa dute ekimen parte-hartzaile horien inguruan”.
PROPOSAMENAK |
Paper bidez lortutako puntuak |
"Zeugaz" bidez lortutako puntuak |
Puntuak guztira |
Kostu ekonomikoa |
Komun publiko gehiago jartzea |
5.531 |
1.110 |
6.641 |
250.000 € |
Txakurren DNA-errolda egitea, gorozkiak jasotzea bultzatzeko |
4.953 |
1.104 |
6.057 |
360.000 € |
Fadura kiroldegian hainbat berrikuntza egitea: spinning aretoa, aldagelak eta ikasketa-gela |
4.632 |
1.097 |
5.729 |
85.000 € |
Bolueko belar artifizialeko zelaia eta aldagelak berritzea |
4.003 |
867 |
4.870 |
550.000 € |
Lau proiektuok beharrezkoa duten inbertsioa milioi eurotik gorakoa izango litzateke, hau da, aurretik ezarritako muga baino gehiagokoa. Hala ere, Udalak azaldu du, aurrekontu osoa aprobetxatzeko eta "bozketen ordena errespetatuz", herritarrek aukeratutako laugarren proiektua ere onartu dutela, hau da: Bolueko belar artifizialeko zelai bat eta aldagelak berritzea. Ildo horretan, Mikel Erkorekak azpimarratu du Gobernu Taldeak garrantzi handia eman deila aurrekontu parte-hartzaileei, "eta ez du zalantzarik izan horiek osatzeko, herritarren eskaerei erantzuteko eta laugarren proiektuari ere ekin ahal izateko”.
Kanpoan geratu dira bozka zitezkeen beste lau proposamenak:
- Lorategi bertikal bat sortzea (4.704 boto)
- Kalisteniako parke baten instalazioa (4.531 boto)
- Andra Mari eta Neguriko merkataritza-guneak sustatzeko azterlan bat egitea (4.428 boto)
- Areetan erakustaretorako lokal bat erostea (3.792 boto)