Ohi bezala, irteerak doakoak izango dira eta herritar orori zuzenduta. Ibilbideak hurrengoak izango dira:
- Areeta: urriaren 5ean, 18:00etan. Irteera Bizkaia Zubia plazatik.
- Portu Zaharra: urriaren 11n, 18:00etan. Irteera San Nikolas plazatik.
- Algorta, Usategiraino: urriaren 17an, 18:00etan. Irteera Satistegi plazatik.
- Itzubaltzeta/Romo: urriaren 25ean, 18:00etan. Irteera Ibaiondo eta Errekagane kaleen arteko bidegurutzetik.
Astean zehar, goizez, ikastetxeek ibilbideak egiteko aukera izango dute.
Informazio gehiago eta izen-emateak udal webgunean, getxo.toponimia@gmail.com helbidera mezu bat bidalita eta 627 899 320 telefono zenbakira deituta.