2023/10/19 19:00

Emakumeak, bizitza, askatasuna. Özrem Tanrikulu (Kurdistaneko Kongresu Nazionala)

Emakumeak, bizitza, askatasuna. Özrem Tanrikulu (Kurdistaneko Kongresu Nazionala)
Algortako kultur etxea (Villamonte), Getxo

Kurdistan aipatzean burura datozkigu iraultza, askatasuna, emakume gerrillariak, Kandil mendiak... Baina, zer ari da gertatzen benetan Kurdistanen? Zer prozesu emantzipatzaile garatzen ari dira bertan? Mugimendu feministaren zein nazio askapen mugimenduen erreferentzia ukaezina bilakatu da Kurdistan. Galdera hauei eta beste hainbatei erantzuna eman asmoz, Abian Kultur Elkartera gonbidatu dugu Kurdistaneko Kongresu Nazionaleko (KNK) eledun Özrem Tanrikulu. Aukera paregabea bertako esperientziak lehen eskutik ezagutzeko. Ez galdu aukera, sarrera librea da!

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun