Goizean zehar, 09:00etatik 12:30era, hezeguneko Ponpa etxea bisitatu ahal izango dute interesatutakoek eta eraztunketaren esperientzia biziko dute. Hegaztiei eraztun zientifikoak jartzeko teknika nolakoa den azalduko zaie, bai eta haren eskakizunak eta hegaztiak ezagutzeko eta kudeatzeko duen garrantzia ere, maila globalean zein tokikoan. Gainera, harrapatuko dituzten aleak hurbiletik ikusi ahal izango dute, besteak beste.
Hegazti basatiak eraztun zientifikoak jartzeko harrapatzen direnean, garrantzi handia dute baldintza klimatologikoek eta ordutegiak. Goizeko lehen orduetan joatea gomendatzen da.
Jarduera adin guztietako jendeari zuzenduta dago, eta ez da beharrezkoa aldez aurretik izena ematea.