Adrian Miramonek, enegarrenez, modalitateko lehena dela erakutsi du azken norgehiagoka honetan, txapelketa bikaina jokatuz eta urrezko domina eskuratuz. Hala, mota horretako seigarren domina jantzi du, "lorpen historikoa klubarentzat eta Estatuko arraunarentzat", azpimarratu du bere taldeak. Titulu horregaz, denboraldi bikaina borobildu duela ondorioztatu dute bere taldekideek: bi aldiz Europako, Mediterraneoko Jokoetako eta Espainiako txapelduna.