Getxoko Udala 103 parking-partzelaren titularra da aparkaleku horretan, eta indarrean dauden aurreko kontratuak amaitu ahala esleituko dituzte plazak. Errentamenduaren prezioa 68 euro/hilekoa izango da, eta plaza eskatu ahal izango dute gutxienez urtebete lehenagotik Getxon erroldatuta dauden eta aparkalekuaren eragin-eremuaren barruan bizi diren adinez nagusiek.
Gainera, eskatzaileak gidabaimena izan beharko du indarrean, eta turismo baten titularra edo erabiltzaile esklusiboa izan beharko du. Hasiera batean, plaza bakarra eskatu ahal izango du ibilgailuaren titular bakoitzak. Hala ere, bigarren eta ondorengo plazak eskatu ahal izango dira plaza guztiak bete ez badira.
Mugikortasun urriko pertsonen ibilgailuentzat dauden lau plazetako bat eskatu gura duten bizilagunek "Ezinduentzako aparkatzeko txartela" eduki beharko dute, eta ibilgailu bat izan beharko dute eskura.
Eskaera-eredua herritarren eskura dago udal-webgunean, eta eskabideak Arreta Elektronikoko Bulegoaren bidez edo Ondarearen Unitateko bulegoetan (Foruen kalea, 6) aurkeztu beharko dira, ezarritako epearen barruan.