Urritik abendura bitartean antolatutako hiru mintegiak Getxo Elkartegian izango dira, 18:00etatik 20:00etara. Lehena urriaren 18an izango da, "Hablemos sobre las personas trabajadoras del hogar y cuidados" izenburupean, hurrengoen eskutik: Liz Quintana, Zuzenbidean lizentziatu eta Etxekotu gabeko langileen kolektiboko kidearen, Darling Tuchani, Kosmopolis elkarteko atzerritartasun-abokatuaren eta Aichetu Yeslem Migrazioen Harrera Bulegoko profesionalaren eskutik.
"El racismo contra las personas blancas no existe" izango da azaroaren 15eko hitzorduaren gaia, Quinddy Akeju, Afrocolectiva-ren sortzaileetako bat, ikertzaile, afroaktibista, dantzari eta erizainaren partaidetzagaz. Azkenik, azaroaren 11ko gaia "Blackface, Baltasar y la tradición navideña" izango da, Afrocolectiva komunikabideko ordezkarien eskutik (oraindino zehaztu gabekoak).
Doako mintegietan parte hartu gura duten pertsonek izena eman dezakete antirumores@gexo.eus helbidearen edo 662 425 662 telefono zenbakiaren bitartez.
Beste jarduera batzuen artean, talde eragileak Romo Kultur Etxean egingo dituen bilerez (urriaren 23an eta azaroaren 27an) eta udalerriko heziketa zentroetako ohiko tailerrez gain, Getxo Antiarrazista taldeko zazpi kidek parte hartuko dute berriro Zurrumurruen kontrako Gazte Topaketan, aurten urriaren 12tik 15era Manlleu udalerrian (Bartzelonako probintzian). Parte hartzaileek beren esperientziak eta ezagutzak partekatuko dituzte ikuspegi ludiko eta dinamiko batetik, udalerrietan kultur arteko guneak sortzeko beharra ikusarazten eta amankomunean jartzen jarraitzeko.