Behargin bi zauritu dira Algortan etxebizitza-eraikin bateko igogailuan lanean ari zirela

Iker Rincon Moreno 2023ko urr. 9a, 14:45

Lekura bertaratu dira hainbat larrialdi-zerbitzu. Argazkia: herritarrek HIRUKAri helarazitakoa

Algortako Urkiola kaleko etxebizitza-eraikin bateko igogailuan lanean ari ziren behargin bi zauritu dira gaur azpiegituraren kontrapisuak gainezka egin ostean. Ezbeharra 12:45ak aldera gertatu da, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Istripuaren ondorioz, langileetako bat osasun-etxera eraman behar izan dute beso batean egindako zauri "larrien" ondorioz; bigarrena, igogailuaren azpiko hutsunean harrapatuta gelditu da, "kontziente eta egoera onean", iturrien arabera. Handik ordu bi ingurura, suhiltzaileek kontrapisua ziurtatu, traktelakaz kabina igo, egonkortu eta langilea ateratzea lortu dute.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun