Zentroak hainbat arlotakoak dira, horien artean, aholkularitza psikopedagogikoa, eskola laguntza, euskara, musika, pintura eta eskulanak, informatika, sukaldaritza, dantza, antzerkia eta zirkua. “Euskararen erabilera hainbat alorretan sustatzen segitzen dugu, horien artean hezkuntza ez arautuan, oso garrantzitsutzat jotzen dugulako eskola ordutegitik kanpo ere eskaintza izatea”, adierazi du Irantzu Uriarte Euskara zinegotziak.