Azaroaren 10etik 12ra ospatuko dituzten Hezetasuna auzoko jaiak prestatzeko taldea handitu gura du jai-batzordeak

Iker Rincon Moreno 2023ko urr. 10a, 10:15

Algortako Hezetasuna auzoko jai-batzordeak kolaboratzaile-taldea handitzeko deia egin du egunotan, "adin ezberdineko auzokideei ekintzak ahalik eta hoberen antolatzeko asmoz". Azaldu dutenez, daborduko lanean ari dira azaroaren 10etik 12ra bitartean izango diren festak prestatzen, "beste behin ere guztiontzako jai herrikoien alde lanean". Hala, taldea ahalik eta askotarikoena izateko asmoz, interesatuak batzordeagaz jar daitezke harremanetan.

Interesatuek mezu elektroniko bat bidal dezakete hezetasunajaibatzordea@gmail.com helbidera "Jaietan laguntzeko" gaia jarrita.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun