68.000 euro baino gehiago banatuko dituzte Getxoko profesionalen eta enpresen berrikuntzan laguntzeko

Iker Rincon Moreno 2023ko urr. 12a, 09:43

Getxoko gobernu-batzarrak urteko diru-laguntzak onartu dituela jakinarazi dute udal-iturriek; hala, batetik, udalerriko profesionalen eta enpresen berrikuntza bultzatzeko eta, bestetik, turismo-jarduera erregularrak abian jartzeko profesional eta enpresa turistikoentzako 68.551 euro banatuko dituzte.

Negozioetan berrikuntzak proposatzen dituzten Getxoko 17 enpresak 36.795 euro jasoko dituzte, negozio-lerro berriak edota produktu berritzaileak sustatzeko eta dinamizatzeko edo merkaturatzea sustatzeko. Bigarren diru-laguntzei dagokienez, turismo-jarduera erregularrak abian jartzera bideratutakoak, udalerriko zazpi enpresak 31.756 euro banatuko dituzte.

Juanma Gonzalez Getxolan-Ekonomia Sustapeneko zinegotziak adierazi duenez, “aurkeztutako proiektuen aniztasuna nabarmena da. Besteak beste, negozio-lerro berri bat sortzeko aplikazioa, barne-kudeaketan adimen artifiziala erabiltzea, negozioaren irudi berri bat sortzea bezeroen profil berri batera egokitzeko, prototipoak egiteko 3D inprimaketa erabiltzea edo dagoenaren osagarri diren negozio-lerro berriak abiaraztea; baina baita negozioa haztea ahalbidetu duten proiektuak ere, bezeroengandik hurbilago egoteko aukera eman duen espazio berri batean instalatuta, edo web-orriaren diseinu berria eta bezero berriak erakartzeko komunikazio-plana”.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun