Argazkiak formatu digitalean aurkeztu beharko dira sarekidefoto@gmail.com helbide elektronikora bidaliz. Argazkiak bidaltzeko epea amaitzen denean, bozketa online irekiko da. Boto gehien dituzten bi argazkiek epaimahaiaren balorazioan puntu bat izango dute. Irudi horiek Sarekideren Facebookeko plataforma baten bidez argitaratuko dira, obraren izena soilik jarrita, eta botoa emateko epe bat emango da. Bestalde, epaimahaiak irudiaren originaltasuna, balioak eta kalitatea hartuko ditu kontuan, besteak beste.
Lehen saria argazki kamera digital trinkoa eta 50 euroko balea izango da. Era berean, argazki kamera baten accesit saria emango dute, bat-bateko inprimaketagaz edo antzekoa.