Ertibil Bizkaia erakusketaren aurtengo edizioak saritutako artistak hauek dira: Jon Ander Garcia, Maider Aldasoro Diaz eta Ibai Madariaga Sagastizabal & Miel Oyarzabal. Horien ondoan honako hauek daude: Imanol Abad Martinez & Imanol Exposito Delgado, Daniel Alegrete, Izaskun Araluzea Itza, Alejandro Gonzalez Oses, Julene Gregorio Uriarte, Leire Lacunza Miranda, Ibon Landa Amutxategi, Idoia Leache Olagüe, Claudia Rebeca Lorenzo, Julen Martin Zaballa, Lugha Mathews Bouchard, Estela Miguel, Javier Ozcoidi, Ander Sagastiberri Fernandez eta Amaia Santamaria Andres.
1983tik, Ertibilen helburua da Bizkaian sormen-lana egiten duten artista berriei laguntzea eta horien obrak sustatzea. Begoña de Ibarrak Rekalde Aretoko aurkezpenean zehaztu duenez, "Ertibilek Bizkaiko gaitasuna, talentua, artea eta etorkizuna irudikatzen ditu. 41 edizioko ibilbidearekin, erreferente bihurtu da arte bisualen esparruan, sortzaile gazteen espektro artistikoaren alderdi berritzaileena eta sortzaileena hartu du, eta arte garaikidea eskuragarriago egiteko aukera eman digu".
Getxo eta gero, Sestaoko erakusketa aretoak hartuko du erakusketa ibiltaria, azaroaren 6tik 17ra, eta ondoren Balmasedako Horcasitas Jauregira lekualdatuko da, azaroaren 20tik abenduaren 17ra. Azkenik, Ertibil Bizkaia 2023 Barakaldon amaituko da, udal erakusketa aretoan, abenduaren 18tik 2024ko urtarrilaren 5era.