Bonuak zuzenean atxikitako establezimenduetan aplikatuko dira erosteko unean. Erosketetan 20 euroko edo gorako zenbatekoan 5 euroko deskontua aplikatuko da, eta 40 euro edo gorako erosketa-zenbateko bakoitzean 10 euroko deskontua.
Kontsumitzaile bakoitzak gehienez 6 bonu izango ditu atxikitako establezimenduetan trukatzeko (5 euroko 3 bonu eta 10 euroko beste 3), baina erosketa bakar batean gehienez 4 bonu erabili ahal izango dituzte (gehieneko deskontua 35 eurokoa: 10 euroko 3 bonu + 5 euroko bonu bat).