Lehiaketan izena eman gura duten parte-hartzaileek 42 ordu izango dituzte film labur bat grabatu eta ekoizteko. Barikuan, Muxikebarri Antzokian, gaia aurkeztuko zaie eta parte-hartzaileen lanak gai horren ingurukoak izango dira. Domeka eguerdian lanak aurkezteko epea bukatuko da.
Antolatzaileek azaldu dutenez, GetxoExpress-en helburu bat parte-hartzaile guztiei aukeren berdintasuna eskaintzea da eta, denbora mugatua izanik, horiek haien argitasuna, sormena eta originaltasuna erakutsi beharko dute.