Ibilaldiaren kultur urtean txonbo egiteko prest dago Getxo. Antolatzaileek azaldu dutenez, ekitaldi horiek emozioak, entretenimendua eta kultura ugari eskainiko dizkio musika eta arte eszenikoak maite dituen edonori. Hala, aurten, lehenengo kultur ekimena tokiko talentuagaz hasiko da; izan ere, San Nikolas Ikastolako Lehen Hezkuntzako 5 eta 6 mailetako ikasleek emanaldi berezia egingo dute barikuan, aurkezpen ekitaldian. Horren ostean, Ainhoa eta Kerman bikoteak kontzertu txikia eskainiko dute eta, jarraian, Getxoko Musikalia Elkarteak beste horrenbeste egingo du.
Antolatzaileek azpimarratu dutenez, Ibilaldiaren Kultur Urtea ekitaldi hutsak baino askoz gehiago izango da; "Getxoko komunitateak eskaintzeko duen sormenaren, aniztasunaren eta artearen ospakizuna izango da. Une aproposa izango da lagunekin eta familiakoekin elkartzeko, musikaz gozatzeko eta eskualdeko kultur arnasgune euskaldunetan murgiltzeko".