Getxoko Bozeramaileen Batzordeak onartutako adierazpen instituzionala, osorik
- Bozeramaileen Batzordeak erabat baztertu eta gaitzesten ditu generoen berdintasun ezan oinarritzen diren jarrera sexisten eta matxismoaren ondorioz sortutako eraso guztiak.
- Elkartasuna adierazi nahi dio erasoa jasan duten emakumeei, bai eta babesa eman ere.
- Azpimarratzen du indarkeria erabiltzen duenaren erantzukizuna dela beti, eta erasoa jasan duten emakumeak erruduntzat jotzea saihestu behar dela.
- Azpimarratzen du ezin dugula ahaztu eraso sexistak justifikatzen dituen testuingururik ez dagoela eta erasotzaileen profilik ez dagoela errepikatzen du; hala ere, Emakunderen arabera, emakumeen aurkako sexu-eraso gehienak (eraso guztien % 80) biktimarekin nolabaiteko lotura edo harremana zuten pertsonek egiten dituzte.
- Berdintasunaren eta errespetuaren balioetan oinarritutako gizarte bat lortzeko lanean jarraitzeko konpromisoa hartzen du, non emakumeek askatasunez erabaki ahal izango duten norekin, noiz eta nola izan sexu-harremanak, eta, azken batean, haien borondatea erabat errespetatuko den.
- Erakunde-kontzentrazio isila, Berdintasun Kontseiluko ordezkariekin batera egiteko deia egiten du, ostiralean, urriaren 20an, eguerdiko 12:00etan, Udaletxeko eskaileretan, eta arratsaldeko 19:30ean Telletxeko puntu lilan (Algortako metroko irteeraren ondoan) Getxoko herritarrak deitzen ditu.