Emakumezkoen pentatloian, Lucia Orbe eta Julia Martinez bikoteak Ainize Perez eta Uxue Ansorregi taldeari aurre egin behar izango dio. Horretarako, 55 kilogramoko bolagaz 20 jasoaldi, untze bi 250 kilogramoko harriagaz, 45 hazbeteko enborrari ebaki bi, 25 kilogramoko txingakaz sei untze eta kilometro biko lasterketa egin beharko dituzte.
Aldi berean eta leku berean, Alex Merlo, Eneko Bilbao, Endika Orozko, Enrique Maeztu eta Inhar Urruzuno kirolariek Bizkaiko Gizonezkoen 1go Harrijasotze Kanporaketan lehiatuko dira. Horretarako, hiru minutu izango dituzte 112,5 kilogramoko harri kubikoa zenbat eta aldi gehien altxatzeko.