Palestinaren aldeko elkarretaratzea egingo dute eguenean Itzubaltzeta/Romon

Erredakzioa 2023ko urr. 24a, 12:40

Etzi, eguenean, Palestinaren aldeko elkarretaratzea egingo dute Uribe Kostako GKS taldeko kideek Itzubaltzeta/Romoko Santa Eugenia plazan, 19:00etan. Protesta horretan, deitzaileek azpimarratu dutenez, Israelgo Estatuaren "izaera genozida" salatuko dute, baita Europar Batasuneko estatuek duten "erantzukizuna, horiek guztiek Israelgo Estatua legitimatzen baitute, baita bere izaera genozida zuritzen ere". Era berean, Palestinako herriak bere burua defendatzeko eskubide "legitimoa" aldarrikatuko dute.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun