Urriaren 31n eta azaroaren 1ean Udaltzaingoak aparkatzeko lekuak jarriko ditu eta kanpoko zirkulazioa kontrolatuko du. Beharrezkoa izanez gero, norabide bakarreko zirkuitu bat ezarriko da Bostgarrena kalean, udal-iturriek zehaztu dutenez.
Datorren eguaztenean, azaroak 1, Santu Guztien Eguna dela-eta, Getxoko udal-hilerriak bisiten ordutegia luzatuko du eta Udaltzaingoak barrutirako sarbidea kontrolatuko du. Hala, zapatutik, hilaren 28tik, eguaztenera, ordutegia 09:00etatik 20:00etara izango da, etenik gabe.
Urriaren 31n eta azaroaren 1ean Udaltzaingoak aparkatzeko lekuak jarriko ditu eta kanpoko zirkulazioa kontrolatuko du. Beharrezkoa izanez gero, norabide bakarreko zirkuitu bat ezarriko da Bostgarrena kalean, udal-iturriek zehaztu dutenez.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!