Azaroaren 1ean, Lekeitioko Ikusgarri zineman, Bizkaiko Bertsolari Txapelketako azken kanporaketa izango da. Saioa 17:00etan hasiko da eta, hango emaitzen ondoren, bertan jakinaraziko dute finalaurrekoetan zein bertsolari arituko diren. Bertsolari hauek arituko dira bertan:
- Aitor Arrutia Azkueta
- Beñat Bilbao Landa
- Eneko Abasolo Txabarri
- Koldo Gezuraga Seijido
- Maite Sarasola Isazelaia
- Peru Irastortza Santxo
Gai-jartzailea Beñat Vidal Gurrutxaga leioaztarra izango da. Epaimahaiko kideak, aldiz, hurrengoak izango dira: Ainhoa Arregi Elosua, Beñat Romero Maguregi, Garazi Mendoza Agirre, Graxi Arregi Leonardo, Iñaki Aurrekoetxea Arkotxa, eta Mirari Azula Aurrekoetxea. Idazkari beharretan Itziar Basterretxea Olarreaga arituko da.