Arrigunaga hondartzarako sarbidean dauden bi komun berriak, autogarbiketa-sistema dutenak, irekita daude erabilera publikorako. Instalazio berri hori Bizkaiko Foru Aldundiaren (Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala sailaren bitartez) eta Getxoko Udalaren arteko lankidetza-hitzarmenaren emaitza izan da. Horren bidez, Udalak bere gain hartzen du instalazio hori mantentzea eta garbitzea. "Horrela, zerbitzua emango dela bermatzen da eta azpiegitura jasangarritasunaren eta efizientzia energetikoaren egungo irizpideetara egokitzen da", azaldu dute arduradunek.