Nerabeentzako euskarazko jarduerak antolatzen dituen Haria aisialdi-elkarteak jaso zuen atzo, martitzenean, Argia Ereiten Euskara Saria. Taldea sortu zenetik, begiraleak modu boluntarioan aritu dira lanean euskarazko jarduerak antolatzen, hala nola udaleku ibiltariak, txangoak eta naturara eta kultur ondarera hurbiltzeko ekimenak. Egindako lan hori aitortu guran jaso du elkarte getxoztarrak aitortza. Sari-banaketa Muxikebarri Antzokian izan zen; hona hemen ekitaldiak utzitako irudiak.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!