Kukupraka ludotekak Gabonetan antolatuko dituen jardueretarako izen-ematea zabalduko dute barikuan

Erredakzioa 2023ko aza. 9a, 11:10

Kukupraka ludoteka, artxiboko irudian. © GETXOKO UDALA

Azaroaren 10etik 20ra zabalik egongo da Kukupraka ludotekak Gabonetan eskainiko dituen jardueretarako izena emateko epea. Bi txanda izango dira, bata abenduaren 26tik 29ra, eta bigarrena, urtarrilaren 2tik 5era, Romo ikastetxean, 10:30etik 13:30era. 2012tik 2018ra (biak barne) jaiotakoek parte hartu ahal izango dute eta 36 plaza izango dira txanda bakoitzean.

Azaroaren 27tik abenduaren 1era bitartean argitaratuko dira onartutakoen behin behineko zerrendak.

Informazio gehiago, hemen

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun