Ingurumen Zerbitzuko zinegotzi Iñigo Urkitzak atzo goizean Algortan banatu zituen balkoiak eta leihoak edertzeko VII. Lehiaketako eta Eskola Bideen Marrazki Lehiaketako sariak.
Aste Berdea dela-eta egin zen balkoi eta leihoen lehiaketari dagokionez, hauek izan dira sarituak: Balkoien lehiaketaren kategorian, 1. saria Anton Insaustik jaso du (Ribera kaleko 20.eko balkoia). 300 euroko saria irabazi du Getxoko lorezaintzako dendetan kontsumitzeko. Bigarren sailkatua Irantzu Arrondo izan da (Algorta etorbideko 56.eko balkoia). 150 euro jaso ditu, horiek ere lorezaintzako dendetan kontsumitzeko.
-Balkoien lehen argazki-lehiaketaren kategorian, beste bi sari banatu dira. Garailea Josu Gutierrez izan da eta bigarren sailkatua Javier Acebes. Biek 100 euroko sari bana eskuratu dute herriko lorezaintzako dendetan kontsumitzeko.
Aste Berdearen barruan deituriko Eskola Bideakaz lotutako marrazki-lehiaketari dagokionez, ikastetxeei zuzendutako lehiaketa, hauek izan dira sarituak:
- Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailan, Eduardo Portune, Andra Mari ikastetxekoa.
- Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. kategorian, Zubilleta ikastetxeko Edurne Berenice. Bi ikasleek patinete elektriko junior bana jaso dute sari gisa.
Azken lehiaketa honetan ikastetxeek espero zena baino inplikazio handiagoa izan dute, eta, era berean, aurkeztutako marrazkien maila, 550 guztira, oso ona izan da, Ingurumen Zerbitzutik nabarmendu dutenez.