Jone Uria zuzenean sailkatu da Bilboko finalerako

Ander Zarraga 2023ko aza. 20a, 08:28

Jone Uriak 2023ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalean aritzeko pasea lortu zuen zapatuan Santurtzin. © BERTSOZALE

Algortarra gailendu zen zapatuan Santurtziko Serantes kultur aretoan egin zuten Bizkaiko Bertsolari Txapelketako bigarren finalaurrekoan. Emaitza horregaz, Uria zuzenean sailkatu da abenduaren 16an Bilbon egingo duten final handirako.

Unai Mendiburu algortarra ere aritu zen zapatuko finalaurrekoan eta laugarren postuan geratu zen Uria, Txaber Altube eta Aitor Bizkarraren atzetik. Lan puntuagarri guztiak amaitu ostean, epaileek honela banatu zituzten saioko puntuazioak: Jone Uria Albizuri 631, Txaber Altube Sarrionandia 576, Aitor Bizkarra Ruiz 574,5, Unai Mendiburu Valor 565, Mikel Goiriena Larrazabal 557 eta Bittor Altube Sarrionandia 498,5.

Bertsolariek 500 entzule baino gehiago izan zituzten leporaino beteta egon zen Serantes kultur aretoan, hurrengo abenduaren 16an Bilbon egingo duten Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalean nor arituko den ikusminagaz. Hala ere, horren aurretik, hurrengo zapatuan, hilak 25, Lemoan jokatuko dute azken finalaurrekoa, eta horren ostean jakingo da nortzuk izango diren Bilbao Arenako oholtza gainera igoko diren bertsolariak. 

Hauek izango dira hurrengo aste-akabuko finalaurrekoan Lemoiako udal-kiroldegian arituko diren bertsolariak: Aissa Intxausti, Ibai Amillategi, Josune Aramendi, Nerea Ibarzabal, Oihana Bartra eta Onintza Enbeita.

Hirukak abenduaren 16ko finalerako sarrerak zozkatzen ditu. Ez galdu aukera!

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun