Egizu euskara elkarteak eta Getxoko Etorkinak Federazio Plataformak sustatuta, Getxoko Udalagaz batera eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzagaz, 119 lagunek parte hartu zuten atzo egindako 12 bazkarietan. Getxoz gainera, ekimena EAEko hainbat udalerritan ospatu zen, elkar ezagutu eta euren errealitate desberdinei eta askotan komun eta partekatutakoei buruz hitz egiteko, beraien arteko hurbilketa eta ezagutza ahalbideratuz.
Getxon egindako 12 bazkarietan, Bolivia, Kolonbia, Costa de Marfil, Euskal Herria, AEB, Ginea Ekuatorial, Italia, Marroko, Mendebaldeko Sahara, Errusia, Ukraina eta Nepaleko familiek eta pertsonek parte hartu zuten, besteak beste.