Datorren igandean, abenduaren 3an, Dibertsitate Funtzionalaren eta/edo Desgaitasunaren eguna dela eta, Getxoko Udaleko Gazteria eta Zahartze Aktibo zerbitzuek jardunaldi bat antolatu dute Romo Kultur Etxean, dibertsitate funtzionala eta/edo desgaitasuna duten pertsonen eskubideak eta ongizatea sustatzeko gizarteko esparru guztietan.
Ekitaldia 12:00etan hasiko da, baina irekiera ordu erdi lehenago egingo dute. Hala, besteak beste, Sökole perkusio taldeak eta Getxotarrok taldeak emanaldi bat eskainiko dute; ondoren, Arantza Lertxundi psikologoak eta Inazio Nieva inklusioaren eta aniztasunaren inguruko dibulgatzaileak hartuko dute hitza.
“Politika inklusiboetan aurrera egin behar da eta bizitzaren eremu guztietan diskriminazioaren aurka borrokatu. Jardunaldiaren leloak dioen bezala, 'Guztion kontua da` gizarte osoari dagokigun gaia da, eta Udalak inklusioarekin eta pertsona guztien aukera-berdintasunarekin dugun konpromisoa adierazi nahi du”, bat etorri dira Mihaela Jilavu eta Carmen Diaz Gazteria eta Zahartze Aktiboko zinegotziak, hurrenez hurren.
Ekimenerako edukiera mugatua denez, beharrezkoa izango da aldez aurretik izena ematea Gazte Informaziorako Bulegoan: 688 880 985 telefonora deituta edo gaztebulegoa@getxo.eus emailaren bitartez.