Etxebizitza guztietatik, 24 logela bakarrekoak izango dira, 28 bi logelakoak (horietatik hiru mugikortasun urriko pertsonentzat egokituko dira) eta 2 hiru logelakoak. Diseinuari dagokionez, etxebizitza guztiak kanpoaldera begira egongo dira, eta gehienek orientazio bikoitza izango dute; halaber, kanpoaldean terraza-gune zabala izango dute, egongelatik iristeko modukoa. Etxebizitzetako logela guztiak bikoitzak izango dira. Sustapenak ez du merkataritza-lokalik izango.
Alvaro Gonzalez Kontratazio, Ondare eta Etxebizitza zinegotziak adierazi duenez, “jarduera honekin Eusko Jaurlaritzarekin etxebizitzaren arloko lankidetza sendotzen jarraitzen dugu, gure udalerrian alokairua sustatzeko”.
Bestalde, Pedro Jauregui Etxebizitza sailburuordeak azaldu duenez, Sailak Getxon dituen proiektuek “udalerriko etxebizitzaren erronkari erantzun nahi diote, eta Eusko Jaurlaritzak etxebizitza duina eta irisgarria izateko eskubidearen eraketa eraginkorra azkartzeko duen konpromisoaren barruan kokatzen dira”.