Aurtengo GetxoAktibaTU! programa arrakastatsua izan dela nabarmendu dute arduradunek

Erredakzioa 2023ko aza. 27a, 10:05

© GETXOKO UDALA

500 pertsonak baino gehiagok hartu dute parte aurten Udaleko Ekonomia Sustapena Sailak bultzatutako GetxoAktibaTU! programaren barruan egindako jardueretan. 60 ekitaldi baino gehiago izan dira, apiriletik urrira bitartean, eta udalerriko profesionalek, elkarteek eta negozioek antolatu dituzte.

Juanma Gonzalez Mosquera Ekonomia Sustapena-Getxolan zinegotzia pozik agertu da lortutako emaitzakaz. “Parte-hartzaileen kopurua oso pozgarria da, jarduera gehienetara joatea mugatua dela kontuan hartuta, negozioen barruan egiten baitira. Datu horrek erakusten du programa hasi dela berreskuratzen pandemia aurreko parte-hartzearen zifrak”, adierazi du.

GetxoAktibaTU! programa beste modu bat da udalerriko gertuko negozioetara hurbiltzeko eta bertako profesionalak ezagutzeko. Programa parte-hartzailea da eta aisialdiko guneak sortzeko helburua du; bertan, hainbat formatutako proposamen askori esker, aukera dago doan gozatu, ikasi eta sasoian jartzeko.

Zortzi urteko ibilbidean, GetxoAktibaTU!-k 12.000 parte-hartzaile baino gehiago izan ditu programatutako 600 jardueratan baino gehiagotan. GetxoAktibatu!-ren  komunitatearen presentzia gero eta handiagoa da, bai aurrez aurreko ekitaldietan, bai sare sozialetan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun