Ildo horretan, zinegotziak nabarmendu zuen zaintza pertsonalizatuko hainbat egitasmotan lanean jarraitzen dutela, baita zaintzaileei zuzendutako erlaxazio eta laguntza emozionaleko programa batean ere, besteak beste.
Jardunaldian, mendetasun-egoeran dauden senitartekoak zaintzen dituzten pertsonen premiei buruzko azterlanaren datuak ere azaldu zituzten. Bertan, arazoak, arriskuak eta laguntza-premiak identifikatu ziren.