Manuel Urrechua Libano algortarrari bisita egin diote udal-arduradunek bere 100 urtebetetzean

Erredakzioa 2023ko aza. 28a, 09:52
© GETXOKO UDALA

Manuel Urrechua Libano Algortako auzokidea 100 urte bete ditu eta, hori dela eta, Amaia Agirre alkateak eta Carmen Diaz Gizarte Kohesioko zinegotziak bisitatu zuten atzo goizean, bere Algortako etxean. Getxon jaioa, bere bizitzaren parte gehiena berton bizi izan da, urte gutxi batzuk izan ezik, lan arrazoiak tarteko kanpoan bizi behar izan zenean. Lau seme-alaba, 11 iloba eta bost birbiloba ditu algortarrak, eta ohi denez, Aixerrotaren oroigarria eta lore sorta bat jaso ditu aipatutako agintarien eskuetatik.  

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun