Izapide guztietarako aurrez aurreko hitzordua eskatzearen derrigortasuna kendu duten arren, Zaloa Campillo Herritarrentzako Arreta Bulegoetako zinegotzi arduradunak adierazi du, "kudeaketa eraginkorragoa izan dadin", aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dela eguna eta ordua erreserbatu gura duten pertsonei, "bereziki izapide konplexuetarako, izapidetze-denbora handiagoa behar baitute”.
Bestalde, hil honetan, azaroan, probaldian, ilarak kudeatzeko bi makina jarri dituzte martxan Algortako (Torrene kalea 3) eta Areetako (Las Mercedes kalea 13) herritarren arretarako bulegoetan, beste zerbitzu batzuetan ohikoak direnen antzekoak, hala nola anbulatorioetan eta Osakidetzako osasun-zentroetan.
Erabilera errazeko makina horiek HABen kanpoaldean dauden autotramitazioko bi makinei gehitzen zaizkie.
Gainera, Udalak gogoratu du udal izapideak online eta telefonoz egin daitezkeela, 010 telefonora deituta.