2023/12/10 12:00

Bertsolaritza

ALBE Gala 23

ALBE Gala 23
La Ola jatetxea, Getxo

Heldu da bertso urtea agurtzen hasteko ordua. Abenduaren 10ean Algortako La Ola jatetxetik egingo diogu agur onena eman eta kendu digun urteari. Gure eskolako sortzaile eta lehendakari Trino Azkoitia joan berri zaigu, bertso ekimenez betetako urte honetan. Zapore gazi-gozoa utzi digu horrek. Baina Trinoren espiritu alai eta gaztearekin kutsatuta, ilusioz ekin diogu ALBE GALA itzela prestatzeari. Beti arte, Trino! Adiorik ez!!!

Aurtegoan, Balendin Enbeita bertsopaper lehiaketaren sariak banatuko dira. Horrez gain, Andoni Egaña eta Nerea Elustondo arituko dira bertsotan, ALBEko bertsolariekin batera. Itxas Argia dantza taldeak emango dio hasiera ekitaldiari, eta amaieran koktela eskainiko dugu, Cloverwind taldearen musikaz girotuta!

Ekitaldia 12:00etan hasiko da. Sarrera doakoa izango da, baina aurretik izena eman beharko da: 605704385 / albegetxo@gmail.com

Balendin Enbeita bertsopaper lehiaketaren irabazleen izenak hemen dituzue.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun