Peru Irastorza ikastolako ikasle ohia eta ikastolako langile den Inazio Vidal izango ziren afaria girotuko zuten bertsolariak, 21:30etik aurrera.
2024ko maiatzaren 26n ospatuko dute hurrengo Ibilaldia, eta, horri begira, motorrak berotzen hasteko, kultura batzordeak bertso-afaria antolatua zuen abenduaren 15erako, barikurako. Hala ere, azkenengo momentuan, bertan behera utzi behar izan dute hitzordua. Sarrerak erosi zituztenei dirua bueltatuko zaie, San Nikolas ikastolan bertan.
Peru Irastorza ikastolako ikasle ohia eta ikastolako langile den Inazio Vidal izango ziren afaria girotuko zuten bertsolariak, 21:30etik aurrera.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!