Domekan ospatuko dute ALBE Gala

Iker Rincon Moreno 2023ko abe. 8a, 08:00

Aurreko urte bateko ALBE Gala, artxiboko irudian. © ALBE

Bertso-urteari amaiera emateko hitzordu garrantzitsua izango dute bertsozaleek domeka honetan, hilaren 10ean, Getxon. Izan ere, ALBE Gala ospatuko dute egun horretan, La Ola jatetxean, 12:00etatik aurrera. Bertan, orain gutxi zendu zen Algortako bertsolari-eskolako lehendakari izandako Trino Azkoitia gogoan izango dute, eta Balendin Enbeita bertsopaper lehiaketaren sariak banatuko dituzte. Bertsotan, berriz, Andoni Egaña eta Nerea Elustondo arituko dira, ALBEko kideakaz batera. Sarrera doakoa izango da.

Aurtengo Galan, Balendin Enbeita bertsopaper lehiaketaren sariak banatuko dituzte, eta Andoni Egaña eta Nerea Elustondo arituko dira bertsotan, ALBEko bertsolariakaz batera. Itxas Argia dantza taldeak emango dio hasiera ekitaldiari, eta amaieran koktela eskainiko dute, Cloverwind taldearen musikaz girotuta!

Ekitaldia 12:00etan hasiko da, eta sarrera doakoa izango da, baina aurretik izena eman beharko da: 605 704 385 edo albegetxo@gmail.com

Balendin Enbeita bertsopaper lehiaketaren irabazleen izenak hemen daude.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun