Karate klase horietan parte hartzeko ez da beharrezkoa izango Getxo Kirolaken abonu-txartela izatea eta klaseen prezioa hilean 75 eurokoa izango da, 65 eurokoa udal-kirol erakundean abonatuta daudenentzat.
Antolatzaileek iragarri dutenez, prestakuntza 500 ordukoa izango da bost urtetan zehar, eta adineko guztiei zuzenduta dago eta ez da beharrezkoa aldez aurretik egoera fisiko ona izatea. Parte hartzaileek prozesua burutzean gerriko beltza eskuratzeko planteamendua du ikastaroak, gainera, horretan zehar, Japoniako kulturaren ezagutza eta ongizate fisikoaren eta emozionalaren inguruko alderdiak landuko dituzte.
Klaseak urtarrilean hastea aurreikusten dute eta izen-ematea abenduaren 11tik aurrera egin ahal izango da Fadurako eta Gobelako kiroldegietako herritarren arretarako bulegoetan edo Getxo Kirolaken web orrialdearen bidez. Horrez gain, interesatuei aurrez informazioa emateko hitzaldiak eskainiko dituzte: bata Fadurako ekitaldien aretoan, abenduaren 13an, eta bestea Gobelako erabilera anitzeko aretoan, abenduaren 14an, biak 12:00etan.