Gabonetan tabernen ordutegia luzatuko dute Getxon

Erredakzioa 2023ko abe. 11a, 12:52

Barikutik, hilaren 15etik, datorren urtarrilaren 6ra bitartean, Getxoko ostalaritza-establezimenduek ordu bi beranduago itxi ahal izango dituzte lokalak, Udalak hala baimenduta. Arduradunen esanetan, asmoa da Gabonetako jaietan sektore horren jarduera ekonomikoari laguntzea.

Hala, itxiera-ordutegia honako hau izango da:

  • Barikuetan (abenduak 15, 22 eta 29), zapatuetan (abenduak 16, 23 eta 30, eta urtarrilak 6) eta jai-bezperetan ((abenduak 24 eta 31, eta urtarrilak 5) 1. taldeko lokalak (dastalekuak, txurro-dendak...) 02:30ak arte; 2. taldekoak (kafetegiak, tabernak …) 04:30ak arte; eta 3. taldekoak (pubak, klubak …) 06:00ak arte.
  • Aldi horretako gainerako egunetan, 1. taldekoak 01:00ak arte; 2. taldekoak 03: 00ak arte; eta 3. taldekoak 04: 30ak arte.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun