Udalerrian erosketak egitea sustatzeko kanpaina abiatu du Algortako Dendak elkarteak

Iker Rincon Moreno 2023ko abe. 14a, 12:45

Algortako dendetan erosteak saria ekar dezake. Izan ere, Algortako Dendak elkarteak Gabonetan udalerrian salerosketak hauspotzeko kanpaina abiatu du aurten ere. Hala, abenduaren 27ra bitartean egindako erosketa bakoitzeko, bezeroek 40 euroko balioa duten 61 kupoietako bat jasotzeko zozketan parte hartzeko aukera izango dute, kanpainan parte hartzen duen saltoki bakoitzeko bana. Zozketa kanpaina amaitu eta hurrengo egunean egingo dute, eta kupoia urtarrilaren 31a baino lehen gastatu beharko da, esleitutako dendan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun