Esku Hutsik
Esku Hutsik entitatea 18 boluntariok osatzen dute, eta urtero 100 familia eta 50 profesional baino gehiago artatzen dituzte Euskadin, zehazki Getxon. Arreta espezifikoa eta espezializatua eskaintzen dute, jarduera eta proiektuen bidez, familiei eta gizarte-inguruneari dolu-prozesua gainditzen laguntzeko.
Urtzi Urrutia
Bestalde, Urtzi Urrutia getxoztarra Euskadiko Down Sindromea Fundazioaren aisialdiko eta astialdiko arloko kidea da, eta "erabiltzaile-boluntarioa" programan parte hartzen du. Programa hori pertsonen boluntariotza-beharretara egokitzen da. Urrutiak egindako lanari esker, klubeko pertsonen eta aurrez aurre dituzten taldeen ezintasunari eta gaitasunei buruzko ikuspegia aldatu egin da.
Topaketan, Argazkigintza Sozialaren VI. Lehiaketako sariak ere banatu ziren. Lehenengoa Orlando Imperatorerentzat izan zen, bigarrena Enrique Cuestarentzat, eta akzesita Asier Paredesentzat.