Udalak azpimarratu gura izan du bere erabakiak ez duela inoiz suposatu elkarteari bere jardueretan laguntzeari uztea. "Horren erakusgarri da urteko diru-laguntzari eustea eta ezohiko finantzaketa onartzea, Elkarteak berak aukeratutako lokala izateko, belaunaldien arteko zentroa eraiki arte". Era berean, gogoratu du zentro horretan Elkarteak bere jarduera gauzatzeko gune bat egongo dela.
Getxoko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak belaunaldien arteko zentro bat eraikitzeari ekin diote Itzubaltzeta/Romoko Lope de Vega kaleko udal-eraikinek okupatzen zuten orubean. Bertan, Ibar Nagusien Etxea elkarteak kudeatutako nagusien etxea eta udal-euskaltegi zaharra egon dira hainbat urtez, eta auzokideek azpiegiturok mantentzearen alde egin dute denbora luzez. Hala,
askotariko protestak egin dituzte urteotan eraikinok babestearen alde. Hala ere, borrokak gorabehera, 2023ko martxorako, erakinak hustu eta horiek guztiz eraitsi zituzten, bertan obrak abiatzeko.