Olentzero eta Mari Domingiren etorrera ospatuko dute zapatu-domekan Getxon

Iker Rincon Moreno 2023ko abe. 18a, 09:54

Urtero legez, Olentzero eta Mari Domingiren etorrerak magiaz beteko ditu Getxoko kaleak zapatu-domekan, udalerriko hainbat taldek antolatutako hamaika jardueraren bitartez. Umeek euren eskutitza pertsonaia horiei emateko aukera izango dute; eskutitza deskargatzeko, sakatu hemen.

Hurrengo lerroetan auzo bakoitzean,  Udalaren laguntzagaz, elkarteek antolatutako jardueren eta ibilbideen inguruko informazioa dago eskuragai.

Itzubaltzeta/Romo

Antolatzaileak: Zasi Eskola Dantza Taldea, Ziztu Bizian eskaut taldea, Romoko jai batzordea eta Romo Areto Futbol Kluba.

Abenduaren 23an

  • 17:30ean:  umeentzako tailerrak. Olentzeroari eta Mari Domingiri harrera eta haurren gutunak jasoko dituzte Santa Eugenia plazan.  

Abenduaren 24an

  • 17:30ean: kalejira Olentzero eta Mari Domingigaz: dantzak, abestiak eta gozokiak Santa Eugenia plazan.
  • 18:30ean: ongi etorria Olentzero eta Mari Domingiri. Txokolate jana eta Olentzero erretzea.

Ibilbidea: Santa Eugenia plaza- Ezekiel Agirre-Maiatzaren bata-Cervantes plaza-Maiatzaren bata- Gobelaurre-Etxague Jenerala-Urkizu-Kalamua-Kresaltxu-Santa Eugenia plaza.

Algorta

Antolatzailea: Horra Horra Algortako Olentzero Batzordea.

Abenduaren 23an

  • 19:00etan: ume bertsolarien saioa, Algortako San Nikolas plazan.
  • 20:00etan: Taberna Ibiltaria. San Nikolas plazatik Azebarrira. 

Abenduaren 24an

  • 11:00etan: puzgarriak Algortako Telletxe plazan.
  • 16:30ean: Benantziotik hasita, kalejira: dantzariak, txistulariak, trikitia.
  • 17:00etan: ongietorria Olentzero eta Mari Domingiri, txokolate jana, musika… Erredentoreko plazan.
  • 18:30ean: kalejira Algortan zehar.
  • 19:00etan Olentzero eta Mari Domingiri agurra: txalaparta, bertsolariak, dantzariak eta, Olentzeroaren kondaira. Olentzeroa erretzea San Nikolas plazan

Ibilbidea: Sarrikobaso-Illeta-Salsidu-Algortako etorbidea-Mariandresena-Telletxe-Algortako etorbidea-San Nikolas plaza.

Neguri-Gobela

Antolatzailea: Txatxalin Guraso Elkartea, Neguriko Gobela taldea.

Abenduaren 23an

  • 18:00etan:  kalejira Olentzero eta Mari Domingigaz.
  • 19:00etan: harrera Olentzero eta Mari Domingiri Gernika parkean.

Ibilbidea: Makaletako etorbidea-Gernika parkea

Areeta

Antolatzailea: Berantzagi Dantza Taldea.

Abenduaren 23an

  • 18:30ean:  Zeren zain umeentzako festa Eskoletako plazan.

Abenduak 24an

  • 10:30ean: kalejira Eskoletako plazatik Bizkaia zubiraino. Olentzeroari eta Mari Domingiri harrera Bizkaia Zubian.   
  • 11:00etan: Irudien zabaltzea Eskoletako plazan. Umeentzako XVIII Pintura Lehiaketa.
  • 12:45ean: Dantza Plaza, Berantzagi taldearen eskutik.
  • 13:00etan: Algortako Bertso Eskolako bertsolariak.
  • 14:00etan: Gabon saskiaren zozketa.
  • 18:30ean: kalejira eta Berantzagi Dantza Taldearen emanaldia Eskoletako plazan.
  • 20:00etan: Olentzeroari agurra Eskoletako plazan.

Ibilbidea goizean: Eskoletako plaza-Adiskidetasun kalea-Kale Nagusia-Bizkaia Zubia plaza.

Ibilbidea arrastian: Eskoletako plaza-Adiskidetasun-Kale Nagusia- Geltokia plaza-Arlamendi-Mesedeetako kalea-Andres Larrazabal-Eskoletako plaza.

Andra Mari

Antolatzailea: Itxas Argia Dantza Taldea.

Abenduaren 23an

  • 17:00etan: haurrentzako jolasak, eskulanak. Animazioa trikitilari eta txistulariakaz Malakaten.  
  • 18:30ean: trikitria eta pandero doinuak. Burduntzia.

Abenduaren 24an

17:00: kalejira: txistulariak, dantzariak...  Hasiera Andra Mariko kiroldegian.

19:15ean: Olentzero eta Mari Domingiri harrera, gabon kanta eta dantzakaz. Olentzero erretzea Malakaten.

Ibilbidea: Andra Mariko kiroldegia-Maidagan-Juan Cuadrado-Diliz-Martiturri-Zientoetxe-Goienetxe-Moreaga-Perune eta Iturrigane (egoitzaren parean)-Uri-Goñibarria-Venta-Maidagan-Orduña-Unbe-Malakate.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun