Guadalupe Zarzosa Garcia omendu dute bere 100. urtebetetzeagatik

Erredakzioa 2023ko abe. 18a, 16:04

© GETXOKO UDALA

Guadalupe Zarzosa Garcia getxoztarra bisitatu dute gaur Amaia Agirre alkateak eta Carmen Diaz Gizarte Kohesioko zinegotziak. Auzokideak 100 urte bete ditu eta, hori dela eta, politikari biak Loiuko erresidentziara joan dira, bisita egitera. Zarzosa Burgosen jaio zen, baina 70 urtez bizi izan da Algortan, eta lau seme-alaba, sei iloba eta bost biloba ditu. Ohi bezala, udal-agintariek Aixerrotaren oroigarria eta lore sorta bat opatu dizkiote.   

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun