Getxoko Udalak Romo ikastetxeko jolastokia aparkaleku publiko gisa egokituko du Gabonetako egun seinalatuetan

Erredakzioa 2023ko abe. 20a, 16:35

Getxoko Udalak Romo herri-ikastetxeko jolastokia zabalduko du aurten ere, ohiz kanpoko moduan, aparkaleku publiko gisa erabiltzeko, abenduaren 24, 25 eta 31n eta urtarrilaren 1, 5 eta 6an. Aparkatzeko ordutegia honako hau izango da: abenduaren 24ko (domeka) 16:00etatik abenduaren 25eko (astelehena) 22:00ak arte. Ordutegi bera izango da abenduaren 31tik urtarrilaren 1era eta urtarrilaren 5etik 6ra.

Garabiak patiotik irten ez diren ibilgailuak kenduko ditu aparkaleku gisa erabiltzeko ezarritako ordutegia amaitu ondoren.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun