"Jende askorentzat eta kolektibo askorentzat, batez ere bazterketa-egoerei aurre egiten dietenentzat, Gabonak ondoezaz eta bakardadeaz betetako urte-garaia dira", adierazi du Argiak ohar batean. Hori dela eta, erakundeak ekimen hau martxan jartzea erabaki du, 100 bat lagun har ditzakeena. "Egun honetan parte hartu nahi duten dohaintzak eta boluntarioak lortzeko kanpaina bat abiarazi dugu. Hogei lagun baino gehiago bildu dira egunean laguntzeko eta dohaintza ekonomiko ugari egin dira ekitaldia burutzeko", azaldu dute antolatzaileek. Jardunaldiak hainbat tailer, zumba, makramea, gominola loreak, musika eta magia, eta Peñascal Kooperatibaren catering bat izango ditu.
Getxoko Udalak eta San Nikolas Zabalik, Sortarazi, Caritas eta Zabalketa elkarteek lagundu dute Gabonetako otordu hau egi bihurtzeko.