Getxoko 14 urtetik beherako neska-mutilek doako sarrera bat eskuratu ahal izango dute familientzako kultur-ikuskizunetarako

Erredakzioa 2023ko abe. 26a, 14:20

Tor Magoaren magia ikuskizun bat. © ONEKA TIRADO

2024ko urtarrilaren 8tik abendura arte, Getxon erroldatutako 0 eta 14 urte bitarteko haur eta nerabeek familiari zuzenduriko programaziorako sarrera bana doan eskuratu ahal izango dute Getxoko Kultur Etxeko saltokietan: Muxikebarrin, Romo Kultur Etxean eta Areetako Andres Isasi Musika Eskolako Igandeko Haur  Zinemarako txarteldegian.

Ekimen horren bitartez, batetik, partaidetzazko aurrekontuetan jasotako eskaerari erantzun gura dio Kultur Etxeak eta, bestetik, adin txikikoak arte eszenikoen eta kulturaren mundura hurbildu ere. Horretarako, haur eta familiei zuzenduriko egitaraua programazioa indartu eta aniztu egin du (haurtxo, haur zein nerabeentzat) eta diziplina askotariko emanaldiak aurki daitezke astero: antzerkia, dantza, musika, Zinematxiki eta Igandeko Haur Zinema zikloak, besteak beste.

Doako sarrera lortzeko, interesdunek errolda-agiria aurkeztu behar izango dute txarteldegietan. Dokumentua aurrez aurre eskatu daiteke Herritarren Arretarako Bulegoetan edo Udaleko egoitza elektronikoaren bidez.

Agiria Getxoko Kultur Etxeko edozein txarteldegitan erakutsiz, haur eta nerabeei zuzenduriko edozein kultur ekintzetarako sarrera bana jaso ahal izango da. Gonbidapen honetatik kanpo daude 15 urtetik gorakoei zuzenduriko emanaldiak.

Haurrentzako ikuskizunen programazioa 2024ko lehenengo lauhilekoan (zinema izan ezik) hemen.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun