Bigarren saria, 150 euroko kupoia, eman gabe geratu dela azaldu dute arduradunek, aurkeztu diren gainontzeko marrazkiek lehiaketaren helburua bete ez dutelako. Hori dela eta, antolatzaileek erabaki dute gainerako diru-sarian lehiakideen artean banatzea.
Saria emateko orduan, Mihaela Jilavu Gazteria zinegotziak nabarmendu du lehiaketaren helburua izan dela “14 eta 30 urte bitarteko gazteen sormena eta inplikazio soziala sustatzea, Gazteria Zerbitzuak bultzatzen dituen publizitate-kanpainen oinarri izango den irudi bat sortuz".
Zinegotziak gaineratu duenez, "marrazkia emozioak eta sentimenduak adierazteko eta mundua modu ulergarri eta indartsuan hautemateko aukera ematen duen forma artistikoa da”. Era berean, tokiko kontsumoa sustatzearen aldeko apustua ere egin dute, saltoki txikiei lagunduz, emisio kutsagarriak murriztuz eta garapen iraunkorrari eta udalerriko ekonomiari lagunduz.